Bertsos - View details To know more about this section
2024-09-29 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Endika Igartzabal Murua, Aitor Salegi
| Bertsoa entzun |
2024-09-29 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Endika Igartzabal Murua, Aitor Salegi
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Urtean soilik izaten ditut
hamabost-hogei egun jai
eta etxeko laurok plan on bat
egin behar genuke bai
zu beti beste familiren bat
gugana elkartu nahi ai!
Ia pentsatzen hasita nago
ez nauzula ikusi nahi. (bis)
A. Salegi
Lehenik pistak eman nizkizun
nahiz zuk gaur arte ez suma
astuna ere gerta liteke
familiko maitasuna
bakardadean itotzen zara
askotan dizut entzuna
jakin ezazu jende berriak
dakar aberastasuna. (bis)
E. Igartzabal
Nahiz ez daukadan bat’e gogorik
gaur eztabaidan hasteko
zuk diozuna ez daukat bada
oraintxe bertan ahazteko
urte guztia daukazu Aitor
nahi dezunez nahasteko
hartu ditzagun ba hiru aste
guk elkar aberasteko. (bis)
A. Salegi
Gazte zinela pobrea zinen
orain pobreago are
hargatik biok bakarrik hobe
ez egonda parez-pare
paxira joanda nekatzen zera
hondartzan erre goi ta behe
laurok bakarrik egotekotan
etxean hobeto gaude. (bis)
E. Igartzabal
Egia da bai eguzki gehitxo
ez degu hain plan sanoa
ta zuretzako gure laukoa
bada hain lauko planoa
aldatu’zazu Aitor gaurkoan
oraintxe dezun asmoa
zu gerau zaitez etxean baino
ni Cambrilseraino noa. (bis)
A. Salegi
Zu bakarrikan joanda haurrei
gertatuko zaie luze
ze planak zeinek antolatu ta
nork haien beharrak ase?
Horretan ona zarenez gero
ados dezagun holaxe
kuadrillarekin anima zaitez
zapaturo bezelaxe. (bis)
