Bertsos - View details   To know more about this section

2024-09-29 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Aitor Salegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-09-29 Andoain Txapelketa
Gai-emailea
Alkorta, Igotz
Bertsolaris / Authors
Aiestaran, June
Salegi, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Goizeko bost eta erdiak dira. Aitor, ohean zaudela, etxe atariko zure zakurraren zaunkek esnatu zaituzte. Egunero bezala, June ikusi duzu ilunpetan paseoan zure etxe aurretik.

Description

Melody
Durangotik gorako
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-09-29 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Aitor Salegi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Salegi
Izarapean nintzen
guztiz gotortua
ta zaunkak esnatu nau
erdi tontotua
hogeigarren aldia
hori da kontua
ez dakit nork behar dun
katean lotua. (bis)

J. Aiestaran
Ei! Ez nazazu jarri
txakurraren pare
esango duzu tipa
hau al dago grabe?
Baina ezin dut hasi
eguna hala’re
zure txakurtxoaren
egun onik gabe. (bis)

A. Salegi
Uste nun ezjakina
neroni nintzela
ta egun ona jaso
duzu dena dela
azkenean pentsatu
behar det horrela:
berarekin hizketan
aritzen zarela. (bis)

J. Aiestaran
Ba bai, etxe paretik
denbora pasea
tokatzen zait beraren
aurrean jartzea
ta barkatu nahiz igual
hau zaizun trantzea
zuk hautatu zenuen
Tobi ekartzea. (bis)

A. Salegi
Nahiz eta Tonik berez
ez izan deus txarrik
bost t’erdiak helduta
ni berriz itzarrik
ez nuke soluzio
berriren beharrik
entzungo banuke nahi
dudana bakarrik. (bis)

J. Aiestaran
Goizero naizenean
hemendik igaro
haserre jartzen zera
haserre zeharo
benga zoaz ohera
ta dena akabo
zerorrek eiten dezu
ta zaunka gehiago. (bis)