Bertsos - View details   To know more about this section

2024-10-20 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-10-20 Errenteria Txapelketa
Gai-emailea
Garmendia, Aizpea
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi Arandia, Unai
Gaztelumendi, Beñat
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bikotea zarete. Jakin berri duzue haur baten guraso izango zaretela. Beñatek berehala esan nahi die ingurukoei. Unaik nahiago du pixka bat itxaron.

Description

Melody
Beti penetan beti penetan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-10-20 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Beñat Gaztelumendi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi
Erabakia hartu genuen
lehen beste askok bezala
ta hara haurdun geratu nintzen
saiatu ta berehala
pisutsu eta astuna nago
haurra hor daramadala
iruditzen zait esan ezean
gainezka egingo dudala.

U. Gaztelumendi
Pixka batean gorde ezazu
atera gabe indarra
hiru hilabete barru baitegu
ekografian radarra
gerta liteke aurreratu ta
bi albiste eman beharra
lehendabiziko albiste ona
ta gero albiste txarra.

B. Gaztelumendi
Ta aldez aurretik esanda beraz
nunbait aurrekoz atzeko
gogorik gabe zaude bi aldiz
notiziak kokatzeko
ba nik gogoa daukat lehenbailehen
albistea kontatzeko
ona izanda ospatzeko ta
txarra bada goxatzeko.

U. Gaztelumendi
Goxatu behar ez baldin bada
horrelakotan hobeto
jakin berriak gera oraindik
bai zu ta bai ni antzeko
nahiz eta pozik nagon erabat
ez da unea kontatzeko
nik’e denbora pixka’t behar det
dena asimilatzeko.

B. Gaztelumendi
Ez dut esan nahi has gaitezela
bozgorailutik bibaka
baina umea hazi behar da
maiz ingurutik tiraka
beraz kontatzen hasi gaitezen
ttipi-ttapa, ttipi-ttapa
beraiek ere prozesu honen
parte izango dira ta.

U. Gaztelumendi
Bi muturretan ipini gera
hontan ez al naiz laguna?
Nahiz iritzirik nik ez aldatu
badaukat estuasuna
alper alperrik izan daiteke
gerora isiltasuna
gero zure amak kontatuko du
guk kontatzen ez deguna.