Bertsos - View details To know more about this section
2024-10-20 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde"
| Bertsoa entzun |
2024-10-20 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde"
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gaia: Txanponak
Puntua:
Umetan poltsikoan
birekin gustura
begirada harro ta
kokotza zerura
diru pixka`t hartuta
saltoka mundura
erakargarria zen
txin-txin soinu hura.
Puntua:
Kafe bat ordaintzeko
kreditu txartela
edo mugikor bidez
Bizuma bestela
badakigu garaia
asko aldatu dela
baina nik ordaintzen det
gaur arte bezela.
Puntua:
Jada ez dugu txin-txin
diruaren hotsa
eta faltak lehen eman
ohi zigunez lotsa
orain txartelarekin
ta poltsiko motza
baina aldaketa inoiz
ez degu arrotza.
