Bertsos - View details To know more about this section
2024-10-20 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
| Bertsoa entzun |
2024-10-20 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Stanza name:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eskolako lehen eguna
haur batek ez du begiko
ni hiru urte beteta
hona ekarri naute tinko
goizeko bederatzitan
haseran gogo gutxiko
uste nuen ez nintzela
lo hartu gabe eutsiko
jada arratsaldea da
lau t’erdiak eta piko
ta korrika dator aita
ai ailegatu da kito!
Hemen nago galtza labur
eta motxila gorriko
uste nuen ez zinela
nire bila etorriko.
Hasieran ibili naiz
kolunpio baten jiran
zakur pintto bat ondoan
etorri zait zoko miran
ni han egon naiz dardarka
noiz joango zen desiran
nola beldurrei eusten nik
nahi bezala ez dakidan
ai ene nere bihotza
zeinen azkar doakidan!
Aitatxok besarkatu nau
zenbat emozio nigan
zer pasako nituen ba?
Hamar minutu segidan
ze gutxi izan diren ta
ze luze egin zaizkidan.
Ta halaxe prestatu dit
autoan neretzat silla
txupatxus bat bere barka
eske umil ta isila
ni urduri nago baina
aita ez dago trankila
etxeraino eraman nau
ta eman dit kamamila
gero ohean eman dit
muxu bat umil-umila
lehen ez baina orain bai
sentitzen baitut hurbila
bihar ere eskolako
garaia heldu dadila
baina behar den orduan
etor zaitez nere bila.
