Bertsos - View details   To know more about this section

2024-10-27 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Eñaut Martikorena Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-10-27 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Areizaga, Uxune
Bertsolaris / Authors
Iturriotz Etxaniz, Amaia
Martikorena Lizaso, Eñaut
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Amaia trenean zoaz, eta Eñaut zure bagoi berean sartu da. Amaia, Eñaut mugikorrean bideoak ikusi eta ikusi ari da, soinua bozgorailuetatik jarrita duela.

Description

Melody
Gizona da zoroa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-10-27 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Eñaut Martikorena Lizaso

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Iturriotz
Renfe atzeratu da
gaur ere hala zen
hemen ni liburua
goxoki zabaltzen
zu bertsoa.com*
gustoz begiratzen
guztioi ez zaizkigu
bertsoak gustatzen. (bis)

E. Martikorena
Literaturak nitzat
sobran du papela
begira Iturriotz
nolako nibela
eta Anerrek ere
erantzun horrela
Irunen bai zegola
moda pasarela. (bis)

A. Iturriotz
Trenetik askoz hobe
zenuke atera
nobela irakurtzen
nik zenbat galdera
Iturriotz nor da ba?
A, horkoa bera!
Horrek desafinatu
eiten du gainera. (bis)

E. Marikorena
Belarri txarra dezu
falta zaizu maila
altugo jarriko det
bintzat abantaila
gainera tren zahar honek
utzi du erraila
honekin kezkatzea
iruitzen zait zaila.

A. Iturriotz
Aurikular batzuntzat
non dezu indarra?
Neri kentzen ari zait
jada irriparra
Donostira nindoan
nahiz ta nun beharra
Hernani gelditzeko
ez da herri txarra. (bis)

E. Martikorena
Baina tren trabatuaz
ene ze trabesi!
Jakin Hernanik ditu
hamaika gabezi
soinuagatik bada
ez dizu merezi
hobe Urnietara
jun zaitez ihesi. (bis)



* bertsoa punto com ahoskatu du.