Bertsos - View details To know more about this section
2024-11-03 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Gurrutxaga Urbieta, Andoni Rekondo Izagirre
| Bertsoa entzun |
2024-11-03 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Gurrutxaga Urbieta, Andoni Rekondo Izagirre
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Rekondo
Une honetan nahiz lanpetuta
dagon gremioko klana
nik nahiago det ondo hartzea
neure jubilazio plana
nazkagarri zait igeltsaritza
nazkagarrigo porlana
ta batez ere utzi nahi nuke
nekeza delako lana. (bis)
J. Gurrutxaga
Ongi nekeza degu lana bai
baina badegu indarra
beti daukagu krisi zaharra
ta harek dakarren oldarra
orain utzita galduko degu
gero ehuneko hamarra
komun zulora bota nahi dezu
gure aukera bakarra. (bis)
A. Rekondo
Ba bai berdin zait diru zakarra
komon zulotik joan dedin
gaur arte Gurru zenbat lan ordu
izerdi eta ahalegin!
Hirurogeiak ondo pasata
segi nahi badezu berdin
agian degu orain artean
ez dezula asko egin. (bis)
J. Gurrutxaga
Masa botatzen, lurra pikatzen
Andoni ez det igualik
halakoetan duda egitea
kezkagarri zait oraindik
ta datorkigun aukerari nik
beso guztiak zabalik
bizi irauteko lain nahiko nuke
ez luxu espezialik. (bis)
A. Rekondo
Bizi soiletik ez zenduke nahi
goiko kotetara pasa
baina txin-txina entzun orduko
mudatzen zaizu arnasa
segi lanean hartu gogotik
igeltsua eta masa
bide honetan izango zera
hilerriko aberatsa. (bis)
J. Gurrutxaga
Oraingoz behintzat urrun daukagu
ta nola jo hilerrira?
Nahiago nuke aukera hauek
aurretik izan balira
ikusten zaitut hilabeteei
ezin emanez segida
damutu eta bueltatu baietz
hemendik urte erdira. (bis)
