Bertsos - View details   To know more about this section

2025-03-28 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Aratz Igartzabal Bidegain "Potto"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2025-03-28 Ataun Jaialdia
Conductor
Barandiaran, Aitzol
Bertsolaris / Authors
Igartzabal Bidegain, Aratz "Potto"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Badira esaldi mota batzuk, askotan entzun arren mingarri izaten direnak: “Hezur eta azal hago motel!”, “Kilo batzuk galduta guapago egongo zinateke”, “Zaintzen hasi beharko duzu ba”, “Pena! Aurpegiz polita da ba!” eta horrelakoak. Zuk sumatu duzu zure inguruan horrelako komentarioak ugaritzen ari direla; mundu erdiak duela beste erdiaren gorputzez iritzi bat eta hura emateko beharra gainera. Orain arte isilik entzun dituzu horrelako komentario guztiak, baina aspertu zara; gaur erantzun egingo diezu.

Description

Melody
Ai gure antzinako
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2025-03-28 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Aratz Igartzabal Bidegain "Potto"

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


“Kilotan gora hoa
bizimodun truke!” (bis)
komentario holako
beste hainbat kutre
ta horiek barruan
lanen dihardute
sarri kaso ingo nien
ez al dezu uste?
Ez dakidan zeoze
esango balute. (bis)
Sarri hartzen diogu
besteari kargu (bis)

mundu erdiak ia
horretan dihardu
ta ez dakigu nola
ote gean bihar gu
sarri isiltzea da
hobea seguru
komentario horrek
aldatzen ez badu. (bis)

Berrogei kendu ditut
nik azken etapan (bis)
alde earreko indarra
dabilkit hankatan
eta hauspoa ez zait
berotzen aldapan
nola ni gaur ez nagon
esperientzi faltan
norbera sartu bedi
norbere prakatan. (bis)