Bertsos - View details   To know more about this section

2025-03-30 Oiartzun Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2025-03-30 Oiartzun Berezia
Conductor
Urien, Ainhoa
Bertsolaris / Authors
Martin, Alaia
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Orainaldian eta norberarengan zentratuko gara. Alaia, badakizu genealogia pertsonalek badutela kolektibotik eta alderantziz. Ezin gaurko zu, atzoko zu gabe ulertu. Noraino luzatzen dira zure sustraiak eta zu nola iritsi zara orain zauden lekuraino?

Description

Melody
Agur Jesusen ama I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2025-03-30 Oiartzun Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sekula ez naiz ibili
bare, lasai, trankil
beti nigan ateak
sarrail ta maratil
beti intentsitatez
beti bizi ta hil
hargatik esaten dut
nagon partez nabil. (bis)

Bizitzak bere pausu
oholde ta zipriztin
bere erdigune, zentro
bere ertz ta iskin
batzuetan min dena
batzuetan da min
ta nabilelako maiz
ibili naiz zikin. (bis)

Nola iritsi naizen?
Nola? Baina nora?
Oharkabe pasa zait
bizitza, denbora
ta hola iritsi naiz
joan nahirik kanpora
jaio nintzen etxetik
berrogei metrora. (bis)

Eta nahiz eta egin
milaka aldarri
gero zilbor-heste bat
sumatzen dut larri
sustraiak nahi nituzke
moztu izugarri
moztu ta omoplatotan
itsatsita jarri. (bis)

Bidea beti ez da
izaten epela
zeru eguzkitsua
sarri da goibela
pentsatu nahi dut triste
nengoke bestela
sustraiekin hegoak
egin daitezkeela. (bis)

Horixe gara berez
geure herria ta ama
gure etorkizuna
gure iragana
ta oinez ibili naiz
urteetan barna
erortzen ikastea
da hurrengo plana. (bis)