Bertsos - View details   To know more about this section

2025-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Etxahun Lekue

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2025-09-29 Loiu Jaialdia
Conductor
Beitia, Iñaki "Arbildu"
Bertsolaris / Authors
Artetxe, Miren
Gaztelumendi, Beñat
Iguaran, Oihana
Lekue, Etxahun
Exercise
Launaka gaia-emanda batek besteei

Description

Melody
Iparragirre abila dela
Stanza name
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2025-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Etxahun Lekue

Stanza name:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue
Harritu egin naz Beñat lehenengo
artista ikusi ahala
albora bitu ta pentsatu dot
“Hau ez dogu, ez normala”
artilezko jertse hutsa
ta azpitik kaputxa
baina ze uste deu hau dala?
Oindiño dabil joan dan mendeko
borroka balitz bezala. (bis)

B. Gaztelumendi
Ez det ulertzen nola ez nauzun
ikusten guapo ta lerden
ispilu aurretik erabakitzen
ze indar eta ze kemen
jertsea ta kaputxa
ez naiz borroka hutsa
horrela jantzi naiz zeren
zain nago look hau berriro modan
noiz ipiniko ote den. (bis)

E. Lekue
Mirenen txupa bakeroa be’
berez ez da hain modako
baina bera da horren handia
ba ondo geratzen jako
ikusi dauz jendeak
hor galtzerdi berdeak
baina hor ja esan dot “Alto!”
Ta espero dot hoba janztea
Laurotako bodarako*. (bis)

M. Artetxe
Zu lasai Etxahun ze bodarako
joango naiz dotoreago
bueno hori Jerry apaiz jatorrak
baimena emanda klaro!
Goia beltz, behea beltza
jazteak ze pereza
baina ez dut behar gehiago
nere estilo oso-osoa
galtzerdi hoietan dago. (bis)

E. Lekue
Eta Oihana zine munduan
izarra da aspaldian
danak deslunbrau eiten dauala
pentsatuko dau agian
hazi jako sabela
deko itxura itzela
non eta Zinemaldian
erropa bera erabili eban
aurreko haurdunaldian. (bis)

O. Iguaran
Jo, nik alfonbra zapaldu nahi nun
izar handien planean
ta itxuragatik ia Saturnon
neurria det aidanean
eske barruko prenda
pixka’t hazi egiten da
patroi berriak lanean
dotoreago jantzi ahalko naiz
bat eranzten dedanean. (bis)


*Arestiko bertsoaldi bati erreferentzia.