Bertsos - View details   To know more about this section

2025-11-21 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2025-11-21 Errezil Lagun-artekoa
Gai-emailea
Gurrutxaga Urbieta, Jon
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bi jubilatu zarete. Egunero kafea hartzen duzue eta egunero egunkaria irakurtzen duzue. Irazu, eskelen orrira iristean, eskelak begiratzen dituzu, ezagunen bat ikusten duen edo. Sustrai, eskeletara iritsi orduko pasa egiten dituzu orriak.

Description

Melody
Igaran egun batez
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2025-11-21 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina
Egunkaria letuz
kafea hartuta
munduaren neurriaz
gaude ohartuta
baino nahio eskelak
di-da pasatuta
igual nere eskela
topatuko dut ta.

J.M. Irazu
Horixe litzateke
gauza aproposa
kontraesana eta
gainera kaosa
baina nik letzen det ba
ta eguna osa
ez nagola ikustean
hartzen dedan poza!

S. Colina
Letu ohi duzunean
lagunen eskela
zelebratzen zabiltza
bizirik zaudela
deduzitu behar al dut
Irazu horrela
besteren heriotzak
pozten zaituela?

J.M. Irazu
Bat hirurogeirekin
gazte nere aldean
besteak berroita hamar
dauzkana parean
barrua ez daukat ez
pozikan gabean
zu‘re poztuko zera
nere edadean.

S. Colina
Biak jubilatuak
ta kintoak gara
eta burua galtzen
hasi zara jada
egunero dijoa
eskela ilara
zeinek etorri behar du
gure hiletara?

J.M. Irazu
Norbait etorriko da
pentsatzen det hala
ta zu berriz zabiltza
umeak bezala
eskelan orrira jun
pasa berehala
uste al dezu hazitako
izango zerala?

S. Colina
Orria pasatzen dut
arrastoz arrasto
nahiz ta bertan ageri
den eskela asko
ez baitut pentsatu nahi
“Qué asco, qué asco
gaur ‘e aberastu da
Diario Vasco!”.

J.M. Irazu
Orain Diario Vascoi
danba aurpegira
jarri behar denean
zerura begira
baino gezurretikan
pasatu egira
Garan ta Berrian’ e
berdin hiltzen dira.

S. Colina
Begia flojo duzu
ez duzu entenditzen
aspaldi ikerketa
nahian ari nintzen
Diarion eskelak
ez dira kabitzen
Berrian berriz ez da
ia inor hiltzen.

J.M. Irazu
Orri kopurua ‘re
dexente laburra
lehen Diario Vascori
nolako muturra
eskelak hoi bai letu
hoi baita ziurra
hoi du egi bakarra
bestea gezurra.

S. Colina
Egia ta gezurra
behar da parteka
nahiz bereizten kostatu
ohi zaigun tarteka
hiltzean abisatu
zaidazu zer gerta
zure eskela ez dut
ikusiko eta.

J.M. Irazu
Badaukat sasoia ta
badet osasuna
argi dauzkat begiak
ta erne zentzuna
pentsatzen det ahaztu
dezula laguna
ni naizela zurea
letu behar duna.

S. Colina
Hola ibiltzen gara
ni ta Jexux Mari
jubilazio batentzat
gara aldaera bi
zuk jarraitu begira
nere eskelari
nik nahio begiratu
horoskopoari.