Bertsos - View details   To know more about this section

2025-02-28 Hazparne Sariketa [Bertsoa] / Irantzu Idoate Funosas, Kattin Madariaga Apaolaza

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsuxurla (2. 2025)
Performance
2025-02-28 Hazparne Sariketa
Gai-emailea
Elizondo, June
Bertsolaris / Authors
Idoate Funosas, Irantzu
Madariaga Apaolaza, Kattin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Inauteriak direnez, karrikara mozorroturik ateratzeko hitzordua duzue gaur. Kattin, biziki ongi landuriko mozorroarekin agertu zara; Irantzu, berriz, beti bezala jantzirik.

Description

Melody
Gizona da zoroa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2025-02-28 Hazparne Sariketa [Bertsoa] / Irantzu Idoate Funosas, Kattin Madariaga Apaolaza

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


K. Madariaga
Eñauterietako gutti geratzen zen
eta gaur da eguna bagoaz hobetzen
hain zen aukera ona erran dizut ezen
aitzaki bat zen pixko’t tapatu zintezen. (bis)

I. Idoate
Nahiz ta mozorrotzea legea zen omen
batzuk hala joanak zirezte bederen
ta nahiz ta agertu ziren koloretsu hemen
ez dut ongi ulertu mozorroa zein den. (bis)

K. Madariaga
Bueno ba nik ere ez baina ongi gara
hola egonen zinela banun bihozkada
zutaz gaizki erranka ariko naiz hara
maskararik gabe ‘re banaiz doble cara. (bis)

I. Idoate
Mantendu ‘zazu eta berdinari ekin
hola eginik ere a tope zurekin
nik ezin dut ta egin hainbeste ahalegin
biei irri eginen baitigute berdin. (bis)

K. Madariaga
Zurekin kontatzea beti da kaltea
baina nahiko ona da irri atakea
bueno hala diotsut Irantzu maitea
hurrengotan bakarrik moldatu zaitea. (bis)

I. Idoate
Ihauteri giroen betiko guduan
denaz irri egiten dakigu munduan
ta hala joanen naiz lehen segunduan
ni jantziko naiz soilik libertimenduan. (bis)