Bertsos - View details   To know more about this section

2025-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Maddi Agirre, Janire Arrizabalaga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Lizardi Saria (49. 2025. Zarautz)
Performance
2025-09-05 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Urbieta, Amaia
Bertsolaris / Authors
Agirre, Maddi
Arrizabalaga, Janire
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gurasoak zarete, zuen 9 urteko umeari kurtsoa errepikatzea komeni zaiola esan dizue irakasleak. Azken hitza ordea zuena dela dio.

Description

Melody
Egun lanerat abiatu zait
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2025-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Maddi Agirre, Janire Arrizabalaga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ma. Agirre
Gure semeak auzoan ditu
gogoa eta ganora
errepikatzen ez badu aurten
okertuko da gerora
ta ezin dugu halabeharrez
bidali kurtsotan gora
irakasleak hala uste badu
arazoa nun dago ba?

J. Arrizabalaga
Hala galdetu didazu orain
baina non dago problema?
Irakasleak hala badio
hori izan da onena
baina ikusi bere ikasgela
eta hezkuntza
sistema semearena al da errua
edo irakasleena?

Ma. Agirre
Zaila izaten da sarri Janire
hor muga bat ezartzea
baina semeak behar du jakin
disziplina asko hartzea
ta azkenean nahiz ta zaila den
egitea balantzea
errezena da irakasleei
beti errua botatzea.

J. Arrizabalaga
Noski klasean pasa ezkero
egunero zazpi ordu
umeak soilik begiratzen du
bere lur ta bere zoru
berez ditugu irakasteko
mila metodo ta modu
urte bat edo bi eginda ere
berdina ikasiko du.

Ma. Agirre
Urte bat edo bi berdin dela
hortxe bota duzu ta ai!
Egia esan nik zehaztapen
horretan ez dut sartu nahi
baina semeak behar du biok
egon gaitezela lasai
laguntza asko beharko baitu
eta gurea ere bai.

J. Arrizabalaga
Horretarako egin beharko
dizkiot mila eskema
eztabaida da harreman hontan
aspaldi hontan ez dena
ta horregatik ez naiz izango
antisistema zekena
bale ba, baietz esango dugu
hori baita errezena.