Bertsos - View details   To know more about this section

2006-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Agin Laburu

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Lizardi Saria (30. 2006. Zarautz)
Performance
2006-09-01 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Laskibar, Arantxa
Bertsolaris / Authors
Laburu, Agin
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Mahaia

Description

Melody
Ligoi bizitza ez da izaten
Stanza name
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Agin Laburu

Stanza name:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Esaten dute pasa dirala
momenturik gogorrenak
baina askotan ez du barkatzen
hemen denboraren trenak;
batzutan bide okerrak dira
eta gutxitan zuzenak
baino prest gaude gehienak. (bis)
Mahai bat osatu behar degula
nahiz eta dion barrenak
mahai horrek hanka gutxitxo dauzka
eta dauzkanak herrenak. (bis)

Alperrik galdu dira gaur arte
hamaika aukera ear:
Arjelekoa Garazikoa
jadanik gelditu da zahar;
ta orain degun bidea ere
nahiz ta dagon ilun samar
ez al da aukera bakar? (bis)
Nahiz ta dituen hanken gainean
nik hitz egin dedan azkar
mahaian gainean jartzen dutenak
egingo du on edo txar. (bis)

Nahiz konfidantza haundiegirik
ez dedan nik askorengan
nahiz konfidantza eskatze'utenek
lagun asko sartu ziegan
baina konpondu behar omen da
gaur egun dioten eran;
batzuen ustez primeran. (bis)
Nik ere danak eseritzea
nahiz ta nahi nukeen aukeran
iruditzen zait aulki bat edo
beste badala soberan. (bis)