Bertsos - View details   To know more about this section

2006-12-09 Aiherra Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Hernandorena Saria (2. 2006)
Performance
2006-12-09 Aiherra Sariketa
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Maddalen
Gaztelumendi, Beñat
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Maialen, euskaltegian euskara ikasten ari den Senegalgo etorkin gaztea zara. Gaur, eskola bukatu ostean, Beñat irakaslearengana joan eta hau esan diozu: "Zurekin maiteminduta nago".

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-12-09 Aiherra Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Beñat Gaztelumendi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arzallus: Ni naiz neska zintzoa
ikasle formala
baina euskaraz ez dakit
da gauza normala;
baina adierazi
nahi nizuke hala:
nola esan nezake
maite zaitudala? (bis)

B. Gaztelumendi: Gogoz egiten dezu
aizu berriketa!
Nahiz euskerakin jardun
jira eta buelta
aurreratzea ez da
hain ona tarteka
azterketan galdetu
bihar nizun eta. (bis)

M. Arzallus: Azterketak izaten
ditugu guk usu
baina alde batera
utzi behar dituzu;
hitzekin esatea
zaila denez aizu
nere muxu batekin
ulertuko duzu. (bis)

B. Gaztelumendi: Odola jarria zait
neri irakiten;
ikasleek ez dute
hain sarri ekiten.
Nahiz euskeraz ez dezun
hain ondo jakiten
gutxinez ona zera
pelota egiten. (bis)

M. Arzallus: Nere hitzak neduzkan
barruan gordeta
baina utzi dezagun
behingoz berriketa;
bueno isilduko naiz
asmatu du eta.
Baina gaindi zaidazu
nere azterketa. (bis)

B. Gaztelumendi: Zu eskian ez hasi
egizu mesede;
muxu eman didazu
hementxe xelebre;
"o" gorri bat pintatu
dezu alafede;
joño zuk jarri dezu
zure nota ere! (bis)