Bertsos - View details   To know more about this section

2006-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Ander Lizarralde Jimeno

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Lizardi Saria (30. 2006. Zarautz)
Performance
2006-09-01 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Laskibar, Arantxa
Bertsolaris / Authors
Laburu, Agin
Lizarralde Jimeno, Ander
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ama-alabak zarete, Ander ama eta Agin alaba. Egunero bezala paseatzera atera zarete, baina gaur Agin alabak aitorpen bat egin dizu: tratu txarrak jasotzen ditu.

Description

Melody
Ludi bizitza abesti gozoz
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Ander Lizarralde Jimeno

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Lizarralde: Egunen baten ilun ikusi
ez dezazun iragana
kontatu zazu zure barruan
konta alaba otsana;
kontatu zazu begi aurrean
ikusi ez dudan drama;
aita ez dakit zertako baina
entzuteko dago ama.

A. Rezola: Ez ama, aita ez da izan ta
zu lasai amatxo maite;
dibortziatu zinaten baina
zukin bizi naiz gaur arte.
Behean badaude portuges batzuk
larrutzen naute jo ta ke;
razista ez det izan nahi baina
behartu egiten naute.

A. Lizarralde: Lehenengo gauza zuk behar duzu
behe horretatik aldendu
ta polizian denuntzia jarri
eta gerora mantendu.
Baina nik nola ez dudan soma
ezin dut burutik kendu;
alaba batek sufritzen badu
amak ere sufritzen du.

A. Rezola: Hamahiru urte ta ikastolara
joan nahi det zuzen-zuzen
baina portala zeharkatzera
ere ez naiz atrebitzen.
Amak sufritzen dula diozu
maitakortsu eta ozen
baina kulero arroxik zuri
haik ez dizute usaintzen.

A. Lizarralde: Kanpotar hoiek ez dute ematen
hemen ez gerra ez pake;
ezetz esaten badiezu zuk
saiatzen dira jo ta ke.
Etorri zaitez aman ondora
laztanduz nahi zaitut maite;
alaba baten orbainak soilik
amak sendatu ditzake.

A. Rezola: Ez dakit orain zu eta biok
besarkatu ahal gaitezkeen
nahiz ta hotzean mehatxurikan
zugan ez dedan ikusten
portuges harek besarkatzen nau
ta joaten ez dit uzten
ez dakit orain jakingo dedan
maitasunikan bereizten.