Bertsos - View details   To know more about this section

2007-03-11 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Orixe Saria (11. 2007. Donostia, Añorga)
Performance
2007-03-11 Donostia Sariketa
Gai-emailea
Gaztelumendi Arandia, Unai
Bertsolaris / Authors
Zubeldia, Iker
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Alaba txikia oheratzen ari zara. Azken musua eman ondoren hala galdetu dizu "Amatxo, aitatxo non dago?"

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-03-11 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere alaba hamarretako
sartu izan det ohera.
Bertso bat bota muxu bat eman
ta hala egin dit galdera:
"Nere aitatxo nora joan zan?"
Hau da gure ibilera...
Gizon haundi ta goapoa zan
dirua zeukan sobera
astronauta ta bonberoa zan
ta futbolista gainera. (bis)

Baina izatez lotsatia zan
oso pertsona izua
nunbait ez zuen berekin hartu
aita izatean pisua
muxu ematen ta alde egiten
artista eta maisua...
Gauza bat garbi esango dizut
ta entzun gaurko kasua:
harek ez dizu emango eta
har'zazu nere muxua. (bis)

Akordatzen naiz gau ilun bat zan
ta abuztuko partea
neronek hala nahi izan ez ta
laburtu gendun tartea;
leku onak'e ugari ziren
sasie edo paitea...
Egun batean motxilarekin
aldegin zun nunbaitea;
neuk'e ez dakit ziur zein zan ta
lo egin zazu maitea! (bis)