Bertsos - View details   To know more about this section

2008-03-01 Alegia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-03-01 Alegia Lagun-artekoa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Zubeldia, Iker
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aurten urte bisiestoa da, eta jo dezagun gaur otsailak 29 dela. Gaueko hamabiak laurden gutxi dira. Erditze gelan egin duzue topo. Umea badatorrela sentitzen duzue, baina ez duzue egun honetan jaiotzerik nahi.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-03-01 Alegia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia: Maleta hartu eta
etxetik abitu
bidean ezin gendun
ezertan gelditu.
Hilen hoita beatzian
ezin da erditu
bi urtez behin urteak
beteko baititu. (bis)

J.M. Irazu: Bisiestoan rebajak
zeudenik ez nekin!
Ondo portatu zera
zure umeakin.
Nik'e jaiotzerikan
ez det nahi nerekin
bestela hilko baitzait
hogei urterekin. (bis)

I. Zubeldia: Jendek gaizki hartu du
lehen esan detena
errepikatuko det
esandako dena:
bisiestoa bi dala
da gauza zuzena
bestela zergatik du
bisiesto izena? (bis)

J.M. Irazu: Honen kezka ze ote
heldu da burura?
"Bisiesto, bisiesto"
hoi al du ardura?
Bi dala ta bi dala
ez gero egin duda!
Ama in baino leheno
kaskagogortu da. (bis)

I. Zubeldia: Kaskagorran kontukin
ondotik eginda
etxetik atera naiz
hau zer zan jakinda
ta bisiestoakin
jarriko'iot ginda:
umea're sortu nun
bi siesta eginda. (bis)

J.M. Irazu: Bi siesta egin ta umea
zuk ehiztari sena!
Ondo ibiliko zinan
mantatan barrena?
Bisiesto ta bi siesta
zeuk esana dena
orain jakingo nuke
haurraren izena. (bis)

I. Zubeldia: Pentsatu gabe neukan
egingo det tongo.
Hala're Jexux Mari
gaur dizut esango:
bi eta bisiesto
bitan nabil ondo
eta jarriko diot
izena Segundo. (bis)

J.M. Irazu: Ta gainera esan du
serio-serio!
Zuek ez gero pentsatu
ez zunik balio!
Honi epiduralak
kalte egin dio:
behera jun behar zuna
bururaino iyo. (bis)