Bertsos - View details   To know more about this section

2010-10-10 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2010-10-10 Urepele Jaialdia
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Uxue, zu, gaztea zara, umea zara oraindik. Ez zenuen ezagutu bizitzan, baina Xalbadorri zure bertsoak, Xalbador goratuz.

Description

Melody
Arratsalde on eta muxu bat
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-10-10 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ni sortzerako hura hila zen
bereizten gaitu adinak.
Berak txapela janzten zun ta nik
txupa ta galtzerdi finak.
Kalekume hontaz ze usteko zun
Urepeleko artzainak?
Xalbador eta nere bizitzak
dira guztiz desberdinak
baina halere elkartzen gaitu
pasio berdin-berdinak
bioi hizkuntzak eta bertsoak
sortu zigun maiteminak. (bis)

Hura bertsotan ezagutzeko
sortu bainintzen berandu
grabazioak aditu ditut
bertso idatziak landu
ta Xalbadorren ekarriaren
zertxobait denok daukagu
lehen esan dut izan zirenen
oihartzuntxoa dakargu
kate horretan azkenaldiko
katebegiak gara gu
ale guztiak dira inportante
kateak iraungo badu. (bis)