Bertsos - View details   To know more about this section

2010-11-20 Getaria (G) Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Jokin Labayen

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2010-11-20 Getaria (G) Berezia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue
Labayen, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Azaroak 20. Gaurko egunez zer pasatu zen bila nenbilen Interneten, eta ikusi dut 1936an, Jose Antonio Primo de Rivera fusilatua izan zela; 1975ean, Franco hil zen. Komunikabideen efemerideetan hori topatu ahal izan dut, baina beste bide batzuetatik jakin dut, ez dudalako topatu Interneten eta ohiko komunikabideetan, 1984an, Santi Brouard eraila izan zela, eta 1989an, Josu Muguruza. Diktadura bukatu zen, baina zerbaitek edo norbaitek estali gura ditu heriotza batzuk, eta beste batzuk ez.

Description

Melody
Ilun ikarak azken argia
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-11-20 Getaria (G) Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Jokin Labayen

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Labaien:

Egun batean zehaztu ziren
gaizkia eta ongia
eta geroztik hor bizi gara
teoriak teoria
ez da berdina batzuen eta
beste batzun hilobia.
Nolako gauza moldagarria
den pertsonen memoria!


U. Alberdi:

Hedabideek saltzen dituzte
notizia nahasiak
eta larritzen gaituzte gure
hilen berri eskasiak
baina ezberdin dira lurrean
erein zituzten haziak:
batzun gainean loreak daude
besteen gainean sasiak.


J. Labaien:

Niretzat ere batzuek dira
besteak baino loreago
baina ez denentzat nahiz ta urteak
guztiontzako igaro.
Hedabideek saltzen digute
ni horretan ados nago
baina guregan ez ote dago
eurengan baino gehiago?


U. Alberdi:

Gertatu zena desitxuratzen
badute nahiko botere
gogoratzea batzutan kalte
eta besteetan mesede.
Medikua zen Santi Brouard ta
aritu ohi zenez trebe
gure zauriak sendatzen ditu
lurpean egonda ere.


J. Labaien:

Heldu liteke geure zauriak
eta dena sendatzera
horrexegatik daukagulako
bakoitzak gure papera.
Baina ez dut nahi bizitza pasa
begiratuaz atzera
kontua ez al da zer eingo dugun
Uxu hemendik aurrera?


U. Alberdi:

Hedabideek mundua sortzen
dute segunduz segundu
herri batean bizi gara ta
halere gara bi mundu
baina mundua diferentea
egin liteke seguru
bizi garenok hilengandikan
ikasten baldin badugu.