Bertsos - View details   To know more about this section

2010-03-12 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Erniarraitz Sariketa (5. 2010)
Performance
2010-03-12 Azpeitia Sariketa
Gai-emailea
Uranga, Jokin
Bertsolaris / Authors
Martin, Alaia
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gaur ere ez duzu zure etxean lorik egingo.

Description

Melody
Azken arnasa eman nahi nuke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-03-12 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nire mutila ez zen batekin
oheratu egin nintzen
orain bi bihotz hautsi ez gara
etxe batean kabitzen.
Zuk barkamena eman zenidan
eta ez dut konprenitzen
gure harremana bizi ezean
batera ez dakit bizitzen
nire etxean egonagatik
ez naiz etxean sentitzen.

Hanka sartzeko eskubidea
ematen digu bizitzak
eta nik sartu dudan aldiak
ez dira horren murritzak.
Ezberdin dira zure keinuak
nahiz berdinak izan hitzak
zuk barkatzea hautatu zendun
jarri ondoren baldintzak
ta orain ez dakit non galdu diren
zure bihotzeko giltzak.

Berriro ere etxetik kanpo
egin berri dut ihesi
zu ikusita sentitzen ditut
begi-ninitan bi gezi
eraiki dira hainbeste horma
hainbeste muga ta hesi
zuk barkamena emanagatik
sentiaraziz berezi.
Horretxek juxtu erakusten dit
ez zaitudala merezi.