Bertsos - View details   To know more about this section

2010-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Lizardi Saria (34. 2010. Zarautz)
Performance
2010-09-03 Zarautz Sariketa
Bertsolaris / Authors
Barandiaran, Aitzol
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jone eta Aitzol bi konpositore edo musikagile zarete. Jonek kanta tristeak baino ez ditu sortzen, eta kanta alaiak nola sortzen diren galdezka joan da Aitzolengana.

Description

Melody
Antton eta Maria I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria:

Musika konposatzen
horrenbeste urte
onartzen dut duzula
nahikoa bertute.
Aholku eske nator
lore horren truke
“Zuretzat ilargia
lapurtuko nuke”
zuk hori alai nola
esango zenuke? (bis)


A. Barandiaran:

Beraz hartu nahi nauzu
zure itsumutila
kanta alaiak sortzeko
det ideia pila.
Hil-kanpai dirudizu
ze aurpegi zurbila!
Ilargia esan dezu
gauza borobila
jarri bere lekuan
patata tortilla. (bis)


J. Uria:

Hori da hobekuntza
hoberik balego
zure konsejuekin
nago erdi ero
ta hobekuntzekin jarriz
pozik eta bero
hobekuntzarik ba al
nezake espero
sudur gorri batekin
kantatu ezkero? (bis)


A. Barandiaran:

Orain zu animatzen
ze estuasunak!
Baina nola alaitu
grazirik ez dunak?
Utzi gitarrak eta
zure esku leunak
ez dulako balio
ai nere lagunak
sudur gorriak eta
kopeta ilunak! (bis)


J. Uria:

Nahiz ta pozik nengoen
jira eta bira
ta tortillarenari
gura nion tira
ez dut balio eta
hala da aski da!
Pirritx eta Porrotxen
CDari begira
ideia hori ere
badago eginda. (bis)


A. Barandiaran:

Mikel Urdangarin ta
Xabier Lete hara!
Bota ditzagun azkar
zakarrontzitara!
Gure mundua nahiko
tristea ez da ba!
Lasai! Bide onetik
ibiliko zara
zugan irriparre bat
sortzen baldin bada. (bis)