Bertsos - View details   To know more about this section

2002-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2002-11-08 Ataun Jaialdia
Gai-emailea
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Authors
Goikoetxea, Ekaitz
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Nafarroatik nahiko gertu gaude, Ekaitz. Azken albisteen arabera, Nafarroako Euskalerria Irratiari diru laguntza guztiak kendu nahi dizkiote.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entities
Euskal Herria Irratia

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure hizkuntzak, gure euskerak
bizi duenez Euskadi
Euskalerria Irratiari
ipintzen nintzaion adi.
Sanz jaunak baina eragozpenak
damaizkigunez opari
ezinbestean hartua diot
barne gorroto ugari
uhin arteko gozotasuna
garraztu nahi digunari. (bis)

Nahiz ta urruti samar gauden gu
badegu aski entzute.
Gertatu denak eragin dizkit
mila eta bat burute!
Euskalerria Irratiak du
hainbat dohai ta bertute.
Unerik une eskainitako
ahots goxoaren truke
Sanzek laguntza ukatu arren
gurea izango dute. (bis)

Nere bihotza beratua du
Nafarroatik jazoak.
Egia esan ez dira bizi
oso une erosoak.
Beti onartu behar al dira
horrelako erasoak?
Zabal ditzagun bihotz-begiak
mugi ditzagun besoak
Iruñean ere entzun ditzaten
Begiristainen bertsoak. (bis)