Bertsos - View details   To know more about this section

2002-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Xenpelar Saria (17. 2002. Errenteria)
Performance
2002-12-08 Errenteria Sariketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Artetxe, Miren
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gabon gaua duzu, eta mahaiaren inguruan bildu zarete urtero bezala familia giroan ospatzeko asmoz. Mahaiaren inguruan aulki huts bat jarri duzue.

Description

Melody
Gure aurreko guraso zaharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zure hitz denen zorroztasuna
eta minaren kamutsa...
Betitik nauzu nire bidean
aurrerantz gogorki bultza.
Eta zu zinen famili dena
lotu ohi zuen funtsa
zu zinen gure ehun bakarra
zu zinen guztion zuntza
ta gaur bezala egun honetan
ezin da bete zure hutsa.

Ezin ditugu gure tristurak
afari honetan ito
zure omenez elkartu gara
hemen neska ta mutiko.
Oroitzapena daukagu hurbil
ta bizia urrutiko.
Denok dakigu joan zarela
ta ez zarela etorriko
baina mahaiean eserleku bat
izango duzu betiko.

Minbizi batek eraman zaitu
gure Jainkoarengana.
Bide beretik nere bihotza
tristura batek darama.
Zuri zor dizut orain naizena
nere izen ta izana
ta betirako eramango dut
zure oroimenaren zama.
Beharbada ez nizun sobera esan
baina maite zaitut ama.