Bertsos - View details   To know more about this section

2004-04-17 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Oihana Bartra

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Osinalde Saria (33. 2004. Gabiria)
Performance
2004-04-17 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Murua, Jokin
Bertsolaris / Authors
Bartra, Oihana
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Txora-txora eginda zaude batekin baina, ez zara ausartzen ezer esatera. Gaur bera eskatu dizu muxu bat.

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-04-17 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Oihana Bartra

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ez dut eduki deus esateko
beharrezko zen indarrik
ez dut aurkitu zure begitan
sekula nire iparrik
ez dut ikusi niri begira
egindako irriparrik
orain muxu bat eman didazu
ez dut besteren beharrik
mundu honetan orain baikaude
zu eta biok bakarrik. (bis)

Gaur niregana etorri zara
a ze sorpresa galanta
poztasuna ta emozioa
barruan ezin aguanta
niretzat behintzat gaurkoa izan da
gainditu ezinezko marka
zurekin nago eta besterik
inguruan ez zait falta
nire gau luze danen ametsa
egi bilakatu da-ta. (bis)