Bertsos - View details   To know more about this section

1999-08-16 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Elizagoien

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-08-16 Arantza Jaialdia
Conductor
Larretxea, Patxi
Bertsolaris / Authors
Elizagoien, Bittor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Arantzako herriko etxean dagoen Espainiako bandera zara. Orain dela urte batzuk, txukun-txukun plantxatu eta lehenbiziko ateratzen zintuzten balkoira jaietan. Azken urte hauetan ez zaituzte atera. Aurten ere, bertzeak balkoira zihoazela, zokoan, hautsez beteta, hantxe geratu zara.

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-08-16 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Elizagoien

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garai batean maite ninduten,
ezin ukatu inola,
bainan gaur egun neregatikan
bate ez zaie axola.
Xokoan nago hautsez beterik,
sutan dadukat odola;
nun dago Guardia Zibila eta
nun bandera espainola?
Ia ezin dut sinitsi ere
lehengo herrian nagola! (bis)

Kaja batean hautsez beteta
ez dut pasatuko hotzik,
bainan balkoira ezin naiz irten
ta ez naiz sentitzen pozik.
Zuen herrian egonagatik
nik ez dut sentitzen lotsik;
barkatu bainan banderan aurka
ez zazute egin hitzik,
banderak ez du bate errurik
ekarri nautenek baizik. (bis)

Zulo batean hautsez beteta
nago ni umil-umila,
hautsaz gainera nere gainean
baitadukat pipi pila.
Nunbait aurka dut zuen herria
eta hemengo kuadrila;
agur Arantza maitegarria,
orain banoa Madrila,
Ynestrillasei deituko diot
etor dadin nere bila. (bis)