Bertsos - View details   To know more about this section

1998-09-11 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1998-09-11 Donostia Jaialdia
Conductor
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Sorozabal, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jatetxeetan kontua ordaindu eta beti uzten du Irazuk propinaren bat, ohitura hori du. Sorozabalek sekula ez. Elkarrekin afaldu duzue; kontua ekarri eta ordaintzeko garaia iritsi da eta eztabaidan hasi zarete.

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-09-11 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Pate goxoak ta ganba batzuk
ez genitun apartian;
esparrago ta urdaiazpiko
ez zan guretzat kaltian;
gero xapua eta txuleta,
oain gaude tripa betian;
borondatea utzi behar da
ondo jandako tokian.

Sorozabal:
Xapua eta txuletarekin
gelditu naiz asetuta.
Nik propinarik ez det utzi nahi,
halaxe nago ohituta;
sukaldaria pozik jartzen da
jana dena bukatuta,
nahiko propina utzi diogu
dena garbitu degu-ta!

Irazu:
Baina halare ideia ona
ez zait gero iruditu!
Barrua ondo betia degu,
ezin zait gehio kabitu.
Hogei duroren gorabeherakin
zertan hainbeste nozitu?
Pagatu berdin pagatzen dezu
ta askoz hobe gelditu.

Sorozabal:
Ni oso gutxi kezkatzen nauen
gauza da ba imajina;
eta propina utzi behar hori
a ze ohitura ziztrina!
Batzuentzako propina hartzea
izan leike atsegina,
beste askok berriz aldez aurretik
kobratzen dute propina.

Irazu:
Tabernara jun ta bezeruak
hori da hori itxura!
Ez dakit nola ekarri deten
gisa hontako lekura?
Hogei duruko txanpona bota
plateratxoan barrura
eta erronda edango degu
gero tabernan kontura.

Sorozabal:
Hain esku zabal zirenik hauek
nik ez nuen ba espero,
baina oraindik propina ematen
ez naiz jarri horren bero.
Erronda hori hartu dezagun
ohitura duten ezkero
eta propina utziko diot
zer den ikusi ta gero.