Bertsos - View details   To know more about this section

1998-11-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Arrillaga, Nahikari Gabilondo

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1998-11-27 Eibar Jaialdia
Conductor
Ezpeleta, Ernesto "Bihurri"
Bertsolaris / Authors
Arrillaga, Mikel
Gabilondo, Nahikari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Nahikari, haurdun zauden neska bat zara eta sabelean duzun haur hori, Mikel alegia, abortatzea erabaki duzu.

Description

Melody
Santa Barbara zure bizitza A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-11-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Arrillaga, Nahikari Gabilondo

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gabilondo:
Ez duzu inoiz ezagutuko
nor izan den zure aita,
erabakia zaila da baina
jokatu behar det nahita;
haurdunaldi hau ezin bukatu
ta zergatik nahi det aipa:
maitasunetik sortu ez danik
ezin dedalako maita. (bis)

Arrillaga:
Ez dakit ondo nundik natorren,
hori daukat esateko;
zure berriak ez nau ni poztu
aipatu nahi dut hobeto;
eta mesedez eskatzen dizut
orain ez abortatzeko,
aukeratxo bat nahi dut nik ere
mundu hontan bizitzeko. (bis)

Gabilondo:
Ez det onartzen nire akatsa
zuk ere jasan beharra
eta barrutik aterako det
beharko dedan indarra;
nahiz ta luzera jasango dedan
oroitzapenen negarra,
horrela behintzat ni izango naiz
sufrituko dun bakarra. (bis)

Arrillaga:
Baina ez pentsa sufrimendua
denik horren kontu txarra,
hemen barruan ez nago ondo,
ez da batere edarra;
sentitutzen det askatu nahia,
hemendik irten beharra;
benga amatxo euki nazazu
ez zaitez izan koldarra! (bis)

Gabilondo:
Aurrera segi, bertan gelditu,
zalantzetan nabil bero,
baina damua astunegia
izango ote da gero?
Abortatuko ez nukeenik
zuk ez zazula espero,
zure bizia ta zoriona
nire eskutan balego. (bis)

Arrillaga:
Nik ondo dakit gaizki zaudela,
ekarri duzu gogora,
baina ni euki ez da ere ezin
gerade joan inora;
izan nazazu eta eraman
nazazu zure ondora,
bion artean sufrimendua
errazago izango da. (bis)