Bertsos - View details To know more about this section
1998-10-03 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
Bertsoa entzun |
1998-10-03 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
Stanza name:
Neurri luzekoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Begipe hortan nabaritu dut
keinu bizkor bihurria;
ene emazte, azaldu duzu
zure nahi ta egarria,
baina zergatik egin didazu
horren galdera larria?
Ez izkutatu irria (bis);
nik onartzen dut bertsoa dela
niretzako euskarria,
baina emazte maite zu zera
nire bertso iturria. (bis)
Nire buruan nahastean dabiltz
bertso, herri ta gizarte;
joera hortan beti izan dut
nahi nuen hainbat aldarte,
baina zalantzan ipini nauzu
zure galdera bitarte.
Baina ez da hainbat tarte; (bis)
inoiz ez gara-eta biziko
elkarrengandik aparte,
maitasunean gaur arte legez
errimatzen dugun arte. (bis)
Zure keinua aldatu da ta
biontzako askoz hoba,
nahiz ta hainbeste bikoterengan
banatzea dugun moda.
Guk aurrerantza sendotzekotan
egin dezagun aproba,
bestela ez goaz inora; (bis)
bertsoetatik aparte ere
unerikan izango da!
Bizitza askoz alaiago da
bertsoaren erritmora. (bis)