Bertsos - View details   To know more about this section

1997-04-26 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-04-26 Abadiño Jaialdia
Conductor
Ormaetxea, Aitor
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Oihane
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur arratsaldeko lau eta erditean hirurogei urte bete dira hogei hegazkin alemaniarrek, Francoren esanetara, Gernika borbardatu zutela.

Description

Melody
Herri txikien negu gordina
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-04-26 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zeru aldera begitu eta
ez zegon txori faltarik,
ume guztiak korrika eta
gurasoak be galdurik.
Urteak joan eta etorri
ez da hau ahaztu duenik,
oraindik bonbak jausten baitira
baina disimulaturik. (bis)

Han Gernikako arbola dago,
zutik daukagu ondino;
turistak ere joaten dira,
niretzako hainbat laino.
Pasatu zela sinbolikoa
badute hainbat enpeño!
Ta sinbolo bat hura ez zen izan
errealitatea baino.

Alferrik gaude pasatu zela
ta aulkian eserita,
eraikitzeko asko falta da,
dena ez da horren polita!
Hala ta guztiz positiboa
ere izan leike kritika,
irrintzi baten bibrazioan
zutitu baitzen Gernika.