Bertsos - View details   To know more about this section

1996-08-16 Albiztur Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1996-08-16 Albiztur Jaialdia
Conductor
Matxinandiarena, Jokin
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Maitasunaren neurria neurririk gabe maitatzea omen da.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1996-08-16 Albiztur Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Filosofizko esaera bat
heldu zait aldamenetik;
ni're busti naiz putzu horretan
juan daneko aspalditik.
Gorrotoa ere sortu daiteke
maitasunaren atzetik;
neurririk gabe maitatze hori
egia ote dan ez dakit,
bizi beharrak agintzen baitu
filosofian gainetik. (bis)

Uste horretan batuko ziren
hainbat gizon da andere;
hasera baten dena polita
eta guztia amore,
baina arantza bihur daiteke
ustez genduena lore,
bizimoduak nola dituen
hainbat arau eta lege,
ta nik maitasun platonikoan
ez dut sinesten batere. (bs)

Amodioak itsutasuna
sortzen du begietara,
baina begiak zabaldu eta
bizitzari errepara:
filosofia arrazoiekin
ezin liteke konpara,
errealitate gordina zein den
konturatu beharbada,
sokarik ezin liteke luza
erdian etetzen bada. (bis)