Bertsos - View details   To know more about this section

2001-11-04 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-11-04 Elorrio Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Elizagoien, Bittor
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Pailazoa zara. Urte guztiko lanaren ondoren, oporrak hartzeko garaia heldu zaizu. Zure oporraldia lurralde txiro bateko haurrekin pasatzea erabaki duzu.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-11-04 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pailazoa naiz, herri osoak
oraintxe dezala jakin,
gazte-gaztetik nere lanari
gogor bainion nik ekin.
Euskal Herrian urte osoan
ni ibiltzen naiz haurrekin;
atzerrian'e ume guztiak
hemen dabiltza nerekin;
egia erran urte osoan
ez dut hainbeste lan egin. (bis)

Beti izan naiz ni pailazo bat
eta kategorikoa;
Euskal Herrian egina nuen
nere leku ta txokoa.
Urrutiraino etorri eta
hau ez al da poztekoa?
Haurtxo guztiak nere atzetik,
hori da hori gakoa!
Sakela ez dut askorik bete,
bainan bihotza nahikoa. (bis)

Herri hontara iritsi nintzen
hona turista moduan;
deskantsutxo bat egitea nun
besterik ez nun buruan.
Hainbeste ume irrifarreka
ikusten ditut onduan.
Orain lanean hasi naiz eta
hauxen dadukak asmuan:
egun batzutan etorri eta
gelditu urte osuan. (bis)