Bertsos - View details   To know more about this section

1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Performance
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Lopategi, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lopategi eta Enbeita, zuek biok ere gazteak zarete, hemeretzi eta hogei urtetako maitale bi hain zuzen; neska, Lopategi eta mutila, Enbeita. Zuenganako maitasuna proba berri baten aurrean aurkitzen da, hain zuzen ere, mutila soldaduskara doa. Beraz bihar soldaduskara doa Lopategi.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jon Lopategi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lopategi
Ene maitea azkenengo aldiz
behar zaitut gaur ikusi
zer sentimentu dudan barruan
orain nola adirazi,
hitz hutsak urri gelditzen zaizkit
hargatikan bertsoz hasi
derrigor batek eramango nau
zure ondotik igesi
soldaduzkara nijoa baina
zu gabe ezingo naiz bizi.
Enbeita
Nere mosuen kontra maitea
ezarri zure ezpana
biok dakigu erdibitzea
bihotzarentzat latz dana
zu gudarira joan beharrak
hau mina eman daustana
besarkada bat eman dezagun
hartzazu nere laztana,
hemen lotzen da etorri arte
bizi izango eztana.
Lopategi
Geure gogorik ezin bete ta
besten esanez gabiltza
kanpo aldeko aizkolariak
jotzen bai dute haritza
zer pena dedan adirazteko
ni zurekin nola mintza
Espaini horri botatzen diot
madarikazio hitza
soldaduzkaren premirik etzan
Euskadi libre balitza.
Enbeita
Ilunabarrez estalia da
gure maitasun dirdira
nolako lantza sartu diguten
gure bihotzen erdira
eta txarrena joan beharra
gudaritzan atzerrira
zenbat arantza itsatsi duten
gure larrosa garbira
lasai joan zaite ni izango naiz
nere maiteai begira.
Lopategi
Erantzun on bat daukat zuregan
ba dut hor nahiko suerte
kanpotar hoiek gu menderatzen
badaukate nahiko arte
baina denbora pasatu arren
elkarrengandik aparte
pasatuko da gehienez edo
gutxienean bi urte
nere bihotz hau gorde zaidazu
berriro etorri arte.
Enbeita
Nere bihotza zeureak laztan
maitez josia darama
ta espirituz zure bideak
bere atzetik narama
maitasun honek lagunduko du
nahiz ta banatzea zama
ikasi zazu nota ibili
militarrek duten arma
ordua bada jakin dezazun
defenditzen zure ama.