Bertsos - View details   To know more about this section

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Performance
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Gorrotxategi, Jose Luis
Telleria, Millan
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bazabiltzate txikiteoan eta oraintxe konturatu zarete hogeitamargarrena duzuela oraingoan. Hiruna bertso hamarreko txikian.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Millan Telleria

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gorrotxategi
Goizean jeiki eta
guk irten etxetik
tabernarik taberna
alkarren atzetik
baso erdiak hustu
barrura kolpetik
hala ere ez da illundu
oraindik kopetik
beste bana atera
bat gehiago gatik.

Telleria
Tabernatik taberna
laguna hor hua.
gaur guk ere edateko
al degu kargua
orantxe uzteko ere
badegu ordua.
hoeita hamargarrena
gañera ardua
bate ohartu gabe
hau dek hau mordua.

Gorrotxategi
Horko lagun arte eta
ai horko billera
igande goizerako
hau da ibillera,
gizon ardo zalea
beti egarbera
lagun ustetan etsai
gogorra da bera
siesta egiteko
bapo jarri gera.


Telleria
Gauz hauek ez litazke
egin egunero
ta gaur egiterikan
ere ez nun espero,
burua arin daukat
ta urdailla bero
beltzetikan sartu den
hainbeste jenero
hik eun edango hituan
nik ordaindu ezkero.

Gorrotxategi
Ardo txar horrek ditu
horrenbeste gradu
eskasena bada ere
azkenean ondu,
baña gizonak hartu
behar baitu kargu
zurrunkaka galantak
joaz siestan gu
etxerako bidea
asmatzen badegu.

Telleria
Burua ariñaka
antsizko eztula
mozkor deituz alkarri
hara zenbait burla,
ardoa edaten han
hain degu mardula
baña pagatzen ona
ez da izan sekula
horrengatik esan du
nahikoa degula.