Bertsos - View details   To know more about this section

1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Performance
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Sein, Manuel "Xanpun"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Kantak dioen bezala, zer eskatzen du herriak.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garbiki diot aurride onak
ta niork ez du dudatzen
herri batean denek goxamen
zerbeit dugu inguratzen,
ta zer ote du herri maite bat
gehien gehienik ba eskasten
bake on batek eta guziek
horra zer dugun eskatzen.

Bakeak duen izar ederra
hartu dezagun gidari
eta in halaz jarraiki gaiten
eman duen bideari
ez da dudarik izanen dela
gozamen ona ugari
ta lehenbiziko eman dezola
gure Euskal Herriari.

Ikas dezagun gure urratsak
norabei derat gidatzen
eta ez utzi anaitasunez
egin hariak igatzen
hasi geitezen maitasun eta
pake sekretu silatzen
baina pakea bera ez da heldu
guk ez badegu bilatzen.