Bertsos - View details To know more about this section
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Luis Otamendi
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Luis Otamendi
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Kezka batekin arkitutzen naiz
ni hain estuasun txarren,
badakizute referendum bat
belaxe nola datorren,
alde horretan ere badago
hamaika kojo ta herren,
botaziua bota aurretik
al Ieitekenik azkarren
jakin nahi nuke hor jarraitzeak
zer mesedea dakarren? (bis)
Batzu diote goxua dala
beste batzuk berriz gazi,
iruditzen zait guretzat horrek
baduala nahiko hesi,
ordua ere badator eta
pentsatzen beharko hasi,
danen gainetik jakin nahi nuke
hauxe beinepein Iehenbizi,
amerikano hoiek aber ba
jarriko diran nagusi? (bis)
Aspaldi hontan ez da besterik
OTAN kontu ta otako,
nik pentsatzen det hor danetatik
jarriko dutela kako,
hemen pakean bizi nahi eta
misilak eta zertako,
mesederikan baduan behintzat
aurrena jakin beharko,
bestela honek baiezkorikan
ez du hor bela botako! (bis)