Bertsos - View details To know more about this section
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gazte denbora ez nun igaro
urri edo elbarria,
festarik festa pasatu nuen
kantari Euskal Herria,
baina urteak aurrera doaz
hirurogei ditut ia,
bakardadean bizi naiz eta
gogortu zaida gerria
laguntasunik ez det albuan
hauxen da penagarria.
Bakardadeaz ez da oroitzen
bat den artean gaztea,
lorerik lore ibili oi da
nola bat, hala bestea,
baina hobe da seguru egon,
gauzak aurrez ikustea,
zahartzaroko bakardadea
ene ze gauza tristea,
orain nik nundik ekarriko det
etxerako emaztea?
Zapatak ere lotu ezinik
nabil ni orain nekean,
eta ez dakit nola jarraitu
nik aurrerako bidean,
gauza hauetaz ezin ohartu
gazte nitzan bitartean,
orain inolaz ezin naiz bizi
zoriontsu ta pakean,
inork jantzi nahi baditut jantzi
miserikordin batean.