Bertsos - View details To know more about this section
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gazte izanik aritua naiz
gauza ederrak amesten,
orain etsi dut nola neretzat
zer egin haundirik ez den,
zahartzaroak eskeintzen dizkit
nik ez dakit zenbat ezten,
zimurrak eta ajeak franko
ta inork ez nau babesten,
gaur horregatik eskatzen dut nik
nitaz erruki zaitezten. (bis)
Bizimoduak gogor hartu nau
beste hainbeste bezela,
esan beharrik ez dago noski
oso larri nabilela,
burua erdi galdurik eta
gorputza guztiz ustela,
baina halere gauza honetaz
denak ohar daitezela,
gaur hortarako gai ez naiz baina
lan asko egina naizela. (bis)
Zahartzaroa bilakatu zait
azken orduko ezbehar,
hori askoren gaitza da eta
zertarako egin negar?
Lehen gaztea nuen gorputza,
orain jarri zait hiltzear,
nik laprastaka jarraituko dut
heriotz bidean zehar,
lan egin duen gizonak ez du
hiltzeko lotsarik behar. (bis)