Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Gorrotxategi, Jose Luis
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Jose Luis Euskal Telebista piztu duzu eta erderaz ari da.

Description

Melody
Bizia ez da nehoiz egoiten
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entities
Euskal Telebista (ETB)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaurkoa ez da bakar bakarrik
gertatutzen zait askotan,
gerora ere izango dala
jarri naiz errezelotan,
hobe nun egun guztia pasa
izan banu ohian lotan,
nik Madrilkoa jarriko nuen
erderaz entzutekotan.

Ez zait gustatzen hor ari danan
aurpegi eta bizarrik,
Euskal Herrian ez degit behar
modu hortako izarrik,
hau ikusita euskaldun batek
nola ez egin negarrik,
horretarako ez zan Euskadin
besterik jarri beharrik.

Oraindik ere haundiagoak
hasi behar det esaten,
euskeraz ere inoiz hasten da
hori halakoren baten,
ni euskaldun arrunt bat naiz eta
hitz asko ez ditut jaten,
euskeraz edo txinoz ari dan
ez diot antzik ematen.