Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde", Luis Otamendi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Iribar, Jexux "Olalde"
Otamendi, Luis
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Haizeak txapela eraman dizu, Otamendi. Txapel horren atzetik korrika zoazela, Olalde neska hau hor datorkizu, zure txapela hartu eta entregatzera. Txapelaren jabea hasita.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde", Luis Otamendi

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Otamendi
Hegohaize gogorra
gaurkuan dago ta,
nere txapela ere
berak dira bota,
eskura eman dira
neskatxak jasota,
jantzi zazu buruan
hain gaizki nago ta,
nere ile gehiena
juanda dago ta.
Olalde
Uda azkena era
ez haize motela,
ikusirik txapela
aidean zendula,
sentitu nahirik zuk e
beraren epela,
nere onduan zegon
ta dizut honela
burua hoztu baino lehen
hartzazu txapela.
Otamendi
Neskatxa jardun zera
oso bihotz finez,
burua hoztutzean
lepua det minez,
atzetikan nijoan
harrapa ezinez,
zuk mesede edarra
egina gutxinez,
musu bat tori orain
nik bere ordainez.
Olalde
Musutxo bat eskeini
didazu zuk aurki,
eta nik gauza hori
hartzen det ederki,
txapela jantzita zu
bait zaude egoki,
nere bihotzak badu
zuretzako toki,
premian dagonari
laguntzen badaki.
Otamendi
Eguhaize zakarrak
komeriak ditu,
neri txapela kendu
burusoil gelditu,
atzetikan mii eta
ezin nun korritu,
ezkerrak neskatxa hau
zaidan kupitu,
hutsa holako neskak
nik beti banitu.
Olalde
Laguntzea beti da
gauza legezkua,
neskatxak mutil bati
oso berezkua,
egualdia hain zuzen
gaur dago freskua,
hurrengoan erantsi
lehenbailehen eskua,
bestela hoztuko zaizu
betiko kaskua.