Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Larrañaga, Anjel
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Ba dira urte batzuk, zure anaiak etxetik alde egin zuela abentura berrien bila. Eta gaur Parisen oporretan zabiltzala, hor ikusi duzu anai hori hezur eta azal eginik kalean eskean.

Description

Melody
Kontzientzia izaten degu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hara anaia, maite zenduen
gaztetako abentura,
halabeharrez zeure etxetik
aldegin zendun mundura,
galdua dezu lehengo gorputza
ta lehen zenduen itxura,
nik apustua egingo nuke
sartu zerala zulora.

Gaztetasunez ikusi nahirik
zinaden mundu berria,
ta bide horrek ekarri dizu
bizi guziko harria,
gaur hezur eta azal baizaude
ta esperantza urria,
pentsatutzen det drogaren mende
gaur ote zauden jarria.

Abenturaren zale zinan ta
zeure herritik aldegin,
kaso gehiago pasatu dira
sarritan bai gaztiekin,
zure anaiak pentsatutzen du
erremeiua nun egin,
bide gaiztua utzi zazu ta
etorri zaitez nerekin.