Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Lorerik bilatu ezin duen erlea zara zu. Kanta itzazu hiru bertso.

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ni burrundaka mendirik mendi
hor egiten naiz saiatu,
hega txikikin nere hegara
egun guztian nekatu,
baina hala ta ere nere burua
nik ezin neike ukatu,
lanian saiatzen naiz baino
lorerik ezin topatu.

Buru gainetik ez dit aldetzen
hartuta dedan ustia,
udaberrian aztertuko det
zelai eskina guztia,
lorerik ezin topatu eta
malkotan nago bustia,
nolan arraio egin nezake
nik negurako eztia?

Lanaren mende fruturik gabe
nekatzen nago jarria,
ongi pentsatzen jarri ezkero
erle zahar negargarria,
beste gauza bat bada antzeko,
nago ondo igarria,
nere antzera arkitzen da gaur
ni nagon Euskal Herria.