Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Millan Telleria

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Gorrotxategi, Jose Luis
Telleria, Millan
Exercise
Binaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic
Zuek bion artean hazitako txerria, gaur hil duzue. Bertsotan esaiguzue ia nola egiten dituzuen partiketak.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Millan Telleria

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gorrotxategi
Hasi gaitezen orain
txerria partitzen,
Telleria
bion arte hazita
atzokoan hil zen,
Gorrotxategi
solomoa gehiena
zait neri gustatzen,
Telleria
ez dakit bide oneti-
kan ore zabiltzen.

Telleria
Puska onaren eske
txerria hilda bela,
Gorrotxategi
pentsatzen degu biok
hazi genduela,
Telleria
zuk hartzazu maskuria
eta nik gibela,
Gorrotxategi
baliteke baino hori
ez degu horrela.
Gorrotxategi
Neretzat nahi nuke nik
urdaiazpikua,
Telleria
baita ere poz da guzi
bere azpikua,
Gorrotxategi
buztana iretzako
tontolapikua!
Telleria
Ximaur sakua ere hik
hartu zatitua.

Telleria
Txerria zatitzea
badaukagu lana,
Gorrotxategi
lehenengo aukeratu det
gustatzen zaidana,
Telleria
hazitzeko biok eta
orain erdi bana,
Gorrotxategi
etxeratuko det nik
negurako jana.

Gorrotxategi
Hemen hartu nahi ditut
nik nere partiak,
Telleria
horretarako honek
dauzka egokiak,
Gorrotxategi
eta Telleriantzat
gero sobrantiak,
Telleria
horrela ez leizke egin
hemengo pakiak.

Telleria
Pentsatzen nuen zer zan
honen ondorena,
Gorrotxategi
zaharragoak hartu du
puskarik onena,
Telleria
etxerako jokuan
badaukak ahalmena,
Gorrotxategi
gaizki portatu banaiz
eman barkamena.