Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde", Iñaki Murua

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Iribar, Jexux "Olalde"
Murua, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Olalde, hondartzara joan zara eta toalla haundi baten gainean eguzkia hartzen zaudela neska bat, Iñaki, datorkizu aldamenera toalla ahaztu egin zaiola eta zurearen gainean etzateko leku eske.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde", Iñaki Murua

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Murua
Toalla nei ahaztu zait
etxeko txokoan,
hartu behar nuela
nahiz izan gogoan,
ta leku bila nabil
etorri ta joan,
utziko al didazu
etzaten alboan?
Olalde
Zuri ahaztu zaizula
itxuraz jakia,
nerekin etzateko
ba erabakia,
nere ondoan bada
zuretzat tokia,
aurkitutzen baizaitut
lagun egokia.
Murua
Mutila mintza zera
benetan adorez,
zure hitzak dijoaz
intentzio noblez,
baina porta gaitezen
jator eta legez,
eta eskua geldi
eduki mesedez.
OlaIde
Munduak sortzen ditu
hamaika landare,
plaia ertza honetan
batzuk ondo daude,
larros polita zaude
klabelinan pare,
gustora egongo naiz
toallarik gabe.
Murua
Arrazoia ez dezu
eman itxusia,
jatorra zeradela
daukat ikusia,
errespetoz banauzu
pakean utzia,
neronek emango izut
nahi dezun guzia.
Olalde
Pozikan aurkitzen da
plaiako mutila,
emakume kontuan
nere ustez abila,
istar politak dituzu
petxo borobila,
nigan etorri zera
neu joan gabe bila.