Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Ba dira urte batzuk, zure anaiak etxetik alde egin zuela abentura berrien bila. Eta gaur Parisen oporretan zabiltzala, hor ikusi duzu anai hori hezur eta azal eginik kalean eskean.

Description

Melody
Itsaso hori dago zatarra
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


lhesi zendun anai maitea,
zuretzat izan da hau kaltea,
joan zinandik zure sendia
dago malkotan betea, (bis)
zu horrela ikustea,
benetan dugu tristea,
nahi nizuke esatea,
hobea dela anai artean
beti esku ematea,
zatoz nirekin berriz etxera
zabalik dago atea. (bis)

Izango zendun zuk hainbat egi,
sinesten dizut buru ta begi,
baina orduko aitu ezina
betirako galdu bedi. (bis)
Ez dakit zendun zilegi,
horrela ezin da segi,
da atsekabe gehiegi,
gaztea zera eta bizia
ez zazu hola eskegi,
hemen naukazu, biok batera
emango degu aurpegi. (bis)

Destinoaren ezten zorrotza,
hain hurbila ta horren arrotza,
sarri nagusi izan nahi eta
bilatzen dugu morrontza. (bis)
Ihestearen mingotza,
gehienetan dugu hotza,
baina anai ez zaite lotsa!
Zure etxean maite zaitugu
egiten dizut aitortza,
etorri zaite lehertu orduko
zure amaren bihotza. (bis)