Bertsos - View details To know more about this section
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde"
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde"
Stanza name:
KOPLEN MULTZOA
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Esana ez da alperrik,
ez dut bilatzen okerrik,
herri batentzat bila litezke
gauz asko ederrik,
lana ez degu alperrik,
geurekin ez deu nahi gerrik
baina herria ez da maitatzen
hitzakin bakarrik. (bis)
Egoera latzekuan,
hain itxura beltzekuan,
hegan hasi ta zerua ilun
eta nora juan?
Asmo on asko genduan,
gaur e baditu buruan,
lanean ahalegindu gaitezen
nor bere Iekuan! (bis)
Ez degu onartzen mina,
maite degu atsegina,
guztiok degu mundu honetan
zerbait hutsegina,
helburua ez aldegina,
kendu ikusi ezina,
ondo ginake geurearekin
konforme bagina. (bis)