Bertsos - View details To know more about this section
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Iñaki Murua
Bertsoa entzun |
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Iñaki Murua
Stanza name:
KOPLEN MULTZOA
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Udaletxean gabiltza,
zinegotzien bizitza,
han hartu degun erabakiaz
da nere eskaintza,
denok arrazoian mintza,
gezurrak Iekarke gaitza,
ta biztanleok euskeraz egin
beti zuen hitza. (bis)
Euskerarentzat gogoa,
hola zabaldu ahoa,
bestela euskaldun buruan ordez
daukagu lepoa,
zerbait eranstera noa,
hau da bigarren bandoa:
zergak ordaindu ez dituena
kartzelara doa. (bis)
Beste zerbait da faltako,
herrian hainbeste kako,
erabaki hau hartua degu
denon onerako,
zikinik ez da botako,
paperontziak hortako,
eta tabernak itxiko dira
hamabitarako. (bis)