Bertsos - View details   To know more about this section

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Xabier "Euzkitze"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jon Enbeita, sasoiko ama alargundu berria zaitugu eta Euzkitze da zure alaba gaztea. Alabak larunbat iluntzean honela esan dizu: «Apaindu zaitez festara joan behar dugu-ta».

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Xabier "Euzkitze"

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Enbeita
Lehendik nengoen ene alaba
zu nola zinen jakinik,
aspaldi hontan ez dut nik entzun
gaur zure hitzen berdinik,
senarra hil zen eta nengoen
tristuraz baju eginik,
esan didazu: «Goazen festara
han baidago atseginik»,
erakutsiaz bihotzarentzat
ez dagoela adinik. (bis)
Euzkitze
Aita hil geroztik ixuri degu
nik ez dakit zenbat malko,
baina arnatxo elkar lagunduz
biok erantzun beharko,
pinta ezpainak eta dotore
jantzi zaitez festarako,
herri osoan ez dira egongo
beste bi zu bezelako,
bizitza ezin ahaztuko dezu
alargundu zeralako. (bis)
Enbeita
Eguberritzen hasia zaigu
bakardadearen gaba,
ene alaba bihotz erdian
gaur jo didazu aldaba,
egun eder bat pasa dezagun
festa horretan al bada,
gaurkoan behintzat ez gara izango
ez ama ta ez alaba,
festara doan bikote gazte
lagunak izango gara. (bis)
Euzkitze
Bejondaizula! Indartu zaitu
iraun beharraren senak,
gaur gauez guztiz ahaztu dezagun
ama ta alaba izenak,
aspaldi hontan zuri bihotza
jana dizu etsipenak,
baina alboan utzi itzazu
aita joanaren penak,
oraindik ere heltzeko daude
zure urterik onenak. (bis)
Enbeita
Bihotz erditik ezin dut kendu
zure aitaren itzala,
ta sentimentuz ni izango naiz
berarekin zerbitzala,
baina oraindik espiritua
badakit gazte dudala,
alaba, zure esker haundi hau
Jainkoak jakin dezala,
zeure alabak uler zaitzala
ulertu nauzun bezala. (bis)
Euzkitze
Nik banekien zure animoa
ez zela oso ustela,
zeuk eman dezun arrazoi hori
gogora zazu bestela,
jantzi itzazu arropa onak
ez zaitez izan txepela,
eman eskua, goazen festara
bi neska koskor bezela,
badakit aita begira balitz
horixe nahiko lukela. (bis)