Bertsos - View details To know more about this section
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Areitio
Zuk esan le(ge)z parrandan
ni ez nintzan ari,
ekin behar diogu
daukagun gaiari,
hemendik lortzen degu
egunero sari,
zu juergara le(ge)z zatoz
goizero kantari,
errespetu(r)ik batere
ez diok lanari.
Loidisaletxe
Nik ez det sinesten zuk
esan dezuena,
badakit lan e(g)itea
gauz tristea dena,
baina pobrearentzat
beharrezkoena,
zure buruko mina
gauza nabarmena,
bi orduko poza(re)kin
e(g)un guztiko pena.
Areitio
Hau lanera etortzen da
zer du honek amestu?
Txistua joaz dabil,
bertsoak abestu,
ni larri nabil hemen
buru eta esku,
lantegiak ikusten
degu nola hustu,
umorez ibiltzeko
motiborik ez du.
Loidisaletxe
Gu etorriak gera
lantoki onera,
eta zerbait e(g)iteko
asmotan gainera,
begiratu beharra
da alde danera,
era hortan ez leike
etorri lanera,
lo hartzen dezu eta
zoaz komunera.
Areitio
Lorik ez det egingo
komunera joanik,
sekula ez det onartu
hori e(g)in behar danik,
orain baino lehenago
nago antzemonik,
ez det uste langile
fina zu zeranik,
ta lanari beldurra
hartutzen diot nik.