Bertsos - View details   To know more about this section

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Joxe Mari Lertxundi, Millan Telleria

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lertxundi, Joxe Mari
Telleria, Millan
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bi bizilagun zarete, auzotarrak, Telleria oporretan izan da, baina Lertxundi ez da herritik atera ere egin. Oporretatik itzuli da Telleria eta lehen egunean hor datorkizu, Lertxundi, olio eske...

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Joxe Mari Lertxundi, Millan Telleria

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lertxundi
Hau oporretara hor
gendun aldegina,
eta hori izan da
bere atsegina,
txanpon guztia dauka
orain aldegina,
eta etxean arki
du bizi ezina,
hobe nuan batere
bihurtu ez bazina.

Telleria
Bizi laguna hasi
zera nahiko trebe,
diozu dirurikan
ez degula gorde,
oliorikan gabe
ez dezaket alde,
Benidortik gaur goizez
etorri gerade,
igandea da eta
itxirikan daude.

Lertxundi
Benidorra juan da
honen ixkanbila,
han gastatu du nunbait
bere diru pila,
orain nere etxera
olioa(re)n bila,
nik ez det estimatzen
holako mutila,
goseak baldin bada
izurra dedila.

Telleria
Dirurik ezarena
ez da arazoa,
nahizta zure etxera
luzatu pausoa,
lehen ez bainuen utzi
batere jasoa,
oraintxe emaidazu
olio basoa,
ta itzuliko dizut
botila osoa.

Lertxundi
Benidorren izan da
hilabete osotan,
eta gastatu dana
hango arazotan,
lehen e(re) olio bila
izan da askotan,
eta beti utzi dit
honek gerokotan,
ez det lagun beharrik
ho(r)i egitekotan.

Telleria
Hilabetez urruti
ta han ez geratu,
aspaldian ez degu
izan hainbat tratu,
elkar-hizketarik e(re)
ez degu burutu,
nahizta ondorenean
biok inguratu,
lehen bezelako zera
ez zera aldatu.